Terapia sistemikoa
“Sistema baten desordena beti bera da: parte diren batzuk baztertzen dira.”
Bert Hellinger - Felicidad que permanece
Konponbiderako mugimendua
Terapia sistemikoa sistema bat osatzen duten pertsonen arteko loturen, harremanen eta portaeren begirada bat da: familia, eskola, lana… Norberak bizi dituen jarrera, ekintza eta emozioek familia-sisteman dute jatorria, eta norberak beste testuinguru batzuetan bizi duenak, lotura zuzena du bere familian kontzienteki edo inkontzienteki bizi duenarekin.
Ikuspegi sistemikoak Bert Hellingerrek garatu zituen arimaren mugimenduak eta izpirituaren mugimenduak hartzen ditu kontuan. Begirada zabal eta inklusibo baten bidez, norberak zailtasunez bizi duena soluziora bideratzeko aukera eskaintzen du.
Gure metodologia
Kaia Zentroan terapia sistemikoko kontsulta indibidualak eta taldean egiten diren familia konstelazioen tailerrak eskaintzen dira. Osteopatia tratamenduetan ere aplikatzen da begirada hau.
Begirada sistemikoa oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da; lotura, kidetasuna, ordena eta oreka.
Begirada sistemikoaren bidez, arazoaren jatorriaz jabetzean, norberari dagokion sistemaren barne-irudia ordenatu eta konponbideari begira jartzeko aukera sortzen da.
Jarduera eremuak:
Inplikazio sistemikoaren ondoriozko zailtasun-egoerak.
Harreman zailak familian, lanean, eskolan...
Gaixotasunak, istripuak eta gaitzak.
Errepikatzen diren egoera eta gertaera zailak.
“Konstelatzea gorputzean ikusezina den zerbait azaleratzea da."
Ursula Stütz.