osteopatia kontsultan

Osteopatia

Osteopatia materiaren, mugimenduaren eta espirituaren legea da”.
A. T. Still (Osteopatiaren sortzailea)

Bizitza Mugimendua da

Osasuna berreskuratzen laguntzeko eskuen bitartez egiten den medizina da Osteopatia. Zailtasuna duten gorputzeko egiturei laguntzen die, funtzioa eta mugimendua errekuperatu dezaten.

Adin eta bizitzako fase guztietarako egokia da. Pertsonak bizi dituen sintomak, gaixotasunak edo minak kontuan hartuta, tratamendua norbanakoari egokitua da.

Osatzen laguntzeko, gorputzean eta biologian dena bere onera itzultzeko Naturak berezkoa duen  autorregulazio indarraz baliatzen da osteopata.

Mikel Osteopatia kontsultan

Osteopatia eta Begirada Sistemikoa

Kaia Zentroan, esfera biodinamiko, funtzional, kranial, kraniosakral, estruktural eta erraietako teknika osteopatikoak erabiltzen ditugu, pertsona bakoitzari egokituak Osasuna berreskuratzen laguntzeko.

Begirada sistemikoa eta Osteopatia uztartzen ditugu saioetan. Gorputza tratatzean eta, aldi berean, familia-sistemaren barne-irudia ordenatzean, pertsona indartu egiten da, eta bizi-funtzio biologikoak eta harreman-funtzioak hobetzen dira.

Osteopatía bebés


“Osteopatiak aukera ematen dit funtsezkoa hautemateko eta lesioaren jatorrira joateko; ikuspegi sistemikoak, berriz, ulermena ematen dit, begirada soluziora bideratzeko. Honela, pazientearen ondoan jartzen naiz, bere gorputz fisikoa desblokeatzen laguntzeko eta soluzioranzko mugimendua has dezan.”

Miren Arzak -Non trabatzen zait bizia?

Zerbitzu hauek eskaitzen ditugu

Haur-fisioterapia

Haur-fisioterapia

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea

Terapia sistemikoa

Terapia sistemikoa

Kaia Zentroa logo

Hitzordu bat nahi duzu?