Haur fisioterapia
"Mugimendu askatasunak esan nahi du haurrari, adina edozein dela ere, bere jarduera autonomoan bururatzen zaizkion mugimendu modu guztiak aurkitu, probatu, esperimentatu, trebatu eta denboran zehar mantentzen edo lagatzen uztea".
Emmi Pikler

Haur-fisioterapiako banakako saioak.
Banakako tratamendua egiten dugu gorputza orekatzeko eta sendatzeko eskuzko tekniken bidez, haur bakoitzak ahalik eta gaitasun handienak gara ditzan.
Tratamendua egoera hauetan izan daiteke onuragarri:
Goiztiartasuna
Bularreko haurraren kolikoa, idorreria
Bularreko haurraren tortikolia
Aldakako displasia
Plagiozefalia
Garapenean atzerapena duten haurrak
Garun paralisia
Tonu muskularraren alterazioak
Zaintiratuak, hausturak, tratamendu postkirurgikoa, beste batzuk.