Psikomotrizitatea jolas espontaneoa haurra

Psikomotrizitatea

"Jolas espontaneoa haurraren hizkuntza da, bere adierazkortasun motorearen bidez bere buruaz hitz egiteko".
Bernard Aucouturier.

Mugimendua eta jolas espontaneoa

Terapia psikomotorearen helburua haurraren eboluzioan laguntzea da, alderdi motorearen bidez.

Haurra erreflexuen bidez mugitzen da lehenik, eta mugimendu boluntarioagoetarantz eboluzionatzen du. Horrela, eta zaintzen duen ingurune bati esker, hazkundea ziurtatzen du. Haurrak helduekin bizi dituen interakzio goiztiarrei esker, gorputzaren batasuna eta osotasuna sortzen joango da. Mugitzeak sortzen dion plazerretik, ingurunea deskubrituz joango da, inguratzen duen mundua ulertuz eta sozializatuz.

Terapia psikomotorean, jolas espontaneoaren bidez, helduak jarritako gela batean, haurrak izateko eta ekintzarako aukerak aurki ditzake, bere barne-mundua adieraziz. Helduak beharrezko segurtasun afektiboa emango dio zailtasunak arindu eta bere nortasuna eraikitzen jarraitzeko.

Psikomotrizitatea jolasten
Psikomotrizitatea Jolas haurra


Kaia Zentroan Terapia Psikomotoreko banakako saioak egiten ditugu.

Bat-bateko jolasean, bizitako ekintzen, sentsazioen eta emozioen bidez, haurrak bere heldutasun psikologikoa garatatuko du. Jolasak bere zailtasunak eraldatzeko eta bere gaitasunak deskubritzeko aukera ematen dio.

Terapiarekin onura jaso dezaketen haurrak; alterazio psikomotoreak, mugitzeko zailtasunak, zailtasun biologikoak, emozionalak edo ikasteko zailtasunak, arreta falta eta hiperaktibitatea edota autismoa dituzten haurrak.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu

Osteopatia

Osteopatia

Haur-fisioterapia

Haur-fisioterapia

Terapia sistemikoa

Terapia sistemikoa

Kaia Zentroa logo

Hitzordubat nahi duzu?