Fisioterapia Infantil consulta

Haur masajea

"ukimenaren bidezko komunikazioa, azala lehen hizkuntza delako"

HAUR MASAJEA

Haurren masajea kultura guztietan egiten den praktika tradizionala da. Antzinako artea da, ukimenaren bidez, haurrarekin lotura sakona ahalbidetzen duena.

Haurraren "hizkuntza ez-berbala" ezagutzeak eta errespetuz eta maitasunez erantzuteak lotura sendotzen lagunduko digu.

Haurrak jaiotzen den unetik behar du maitasunezko kontaktua, eta egungo ikerketek berresten dute bizitzako lehen urteetan ematen zaion ukimen nutritiboa funtsezko oinarria dela bere garapenerako.

Masajea maiz egiteak harmonia fisiko, emozional eta psikologikoaren oinarria sortzen lugunduko du haurraren bizitza guztirako.

HAUR MASAJEAREN ONURAK

  • Lotura emozionalak sortzen eta indartzen laguntzen du.

  • Kolikoek eta haizeek eragindako ondoeza arintzen du.

  • Haurraren loa errazten du.

  • Haurraren negarra entzuten eta ulertzen laguntzen du.

  • Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa sustatzen du.

  • Haurraren sistema immunologikoa indartzen du.

  • Haurraren nerbio-sistema garatzen laguntzen du.

  • Estimulazio eta erlaxazio aldiak orekatzen ditu.

  • Estresa gutxitzen laguntzen du, bai gurasoengan eta baita umeengan ere.

  • Lasaitasun uneak eskaintzen ditu.

FAMILIENTZAKO HAUR MASAJE IKASTAROAK

  • 0-12 hilabeteko haurrak dituzten familientzako ikastaroak eskaintzen ditugu.

  • TALDEKO IKASTAROAK: astelehen edo asteazken goizetan.

    BAKARKAKO IKASTAROAK: Kaia zentroan edota etxean.

  • Ikastaroak 5 saio ditu, astean saio bat, 60-90 minutuko iraupenarekin. Ikastaroa 5 aste jarraitan burutzen da.

  • IAIM PROGRAMA

Vimala McClurek 1981 "International Association of Infant Massage", IAIM, sortu zuen Erresuma Batuan eta gaur egun ezaguna den Haur Masaje programa martxan jarri zuen. 1994an Mercè Simónek "Asociación Española de Masaje Infantil", AEMI, sortu zuen. Gaur egun, 50 herrialde baino gehiago dira, munduan zehar, IAIM haur masaje programa eskaintzen dutenak.

Zerbitzu hauek eskaitzen ditugu

Osteopatia

Osteopatia

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea

Terapia sistemikoa

Terapia sistemikoa

Kaia Zentroa logo

Hitzordu bat nahi duzu?